XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestaldetik Jaunaren Deia artzen dutenak ez dira gehiegi, baina ezta ere ain gutxi: 100-dik 21 arpidedun.

Euskal aldizkarien artean bigarren lekua dagokio gureari, Zeruko Argia 23-k artzen bait dute.

Teolojia, berriz, euskeraz ematea askok eta askok eskatzen dute, beraz bide onetik gabiltzala uste dut, aldizkari ontan Biblia eta Liturgia euskeraz, eta euskeraz bakarrik, ematen saiatzen geralarik.

Apaizen erantzun oiek aldizkari ontan lanean dihardugunentzat argitasun eta erantzukizun dira.

Badugu zer eginik.

Ekin dezaiogula denok gogoz lanari eta zerbait egingo dugu.

B. I. (ikus Donostiko Apaiz-Batzordea. 4. azaroa,1970).

ELIZ-OTOITZA EDO BREVIARIO BERRIA

Italia-ko liturgi-batzordeak, XXI-garren liturgi-astea ospatua du Verona-n, KRISTAUEN ELKARTEKO OTOITZA gai artuta.

Breviario berria laixter datorkigula entzuteak poztu egiten gaitu.

Bainan, Breviario berriak eskabide aundiak ekarriko dizkigu: joka-bide edo postura berri bat Eliz otoitzaren aurrean; obetoago ulertu, egiz otoiztu dezagun.

Nola sortua da Eliz otoitza? Zertarako breviarioaren berritze au?.

Nola otoitz egin salmoekin? Irakurgaiak zer esan nahi dute?.

Gaurko munduan zertarako da otoitza? Gaur ere otoitza Elizaren egiteko jator bezela ez ote dezakegu jarri?.

Breviario, ala kristau-erriaren otoitza? Eukaristiak eta breviarioak bai ote elkarrekin zer ikustekorik?.

Eliz-otoitzak ba ote du argirik apaizen lana zuzentzeko?.

Breviario berria apaizen eskuetan jarri baino lehen, Eliz-otoitzari buruzko teologia berritzea egoki iruditu zaie Italia-ko liturgistei.

Bide txalogarria benetan!.

Mila lagunetik gora izan dira, lau egunez, itzaldiak entzuten, apaiz, erlijioso, moja eta kristau soilak.

Bainan entzun bakarrik ez, Eliz otoitza ospatu ere bai elkarrekin bilduta.

Ortarako aurrez egoki gertuta zeuzkaten egitura berriko otoitz-aldiak.

Eta orrela, itzaldietan entzuna, otoitz-aldietan egi bihurtzen zuten.

Ikus NOTITIAE 57 (1970) 342 orr.

Baita ere, RIVISTA LITURGICA 3 (1970) 516 orr.